XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); idazkuntzaren oinarriak bederen erakats balekizkio; sistemazko errepikentzako eta kopientzako hitz-lerrokada luzeago bat eskain balekio; ez ote lezake denbora bikaina irabaz, beharrezko ez den anitz hutsegin bidenabar baztertuz?.

Zortzi hilabete duen haurra ama berrizaleek gurpil-gurdiska arin baten gainean jartzen dutelarik, horrelaxe jokatzen dute.

Hortik aurrera haurra ez da arrastaka ibiliko!....

Horra hor ttentte, bere buruz dabilen 14 hilabetetako haurtxo baten gisa!.

Horra hor, habaila ausartan, gelako zoko batetik bestera, eta trabak jo aurretixek begiak hesten dituela....

Aurrerapenaren lilura! Ba ahal dago horretan, ordea, egiazko aurrerapenik?.

Eta helburua bait da honetan konda lauroinka luzaz ibili, piskanaka gero jaiki, eta bere giharrak eta zainak ongi eskuratuz ibiltzen hasi balitz bezain ongi eta ziurtasun berberean ibiliko ote da modu horretara hazita?.

Bestaldera dela erakutsi du esperientziak.

Baina hala ez balitz ere, beti luke berezko erakaspideak hobari nabarmen bat: ez diola haurrari ahalegin bitxirik eskatzen, bizieraren abiagunean egokitzen dela txit ongi, eta ez dagoela sistemazko ikaskairik.

Aski du inguramenduak haztamu-bide zabala eta etsenplu apartak eskaintzea (hauek beti bait dira hel daitezkean adar salbatzaileak), beti gorago eta gorago joateko, ezagutzaren frutuak iristeko; eta halere, behin ere sobera arriskatu gabe, eta atzeratzeko eta garaitzeko atekak beti atxikiz.

Oharketa horien ondorioa izango den gure pedagogi-bidean, kontutan hartu beharko ditugu oso funtsezko gogoeta horiek.